GUREAN GAUR

Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten

Euskal Herritik eta Espainiako Estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi eguneko karabana, eta Andaluzia eta Ceutara (Espainiako Estatua) joango dira. Uztailak 12tik 21era egingo dute Espainiako Estatuko laugarren Mugak Zabalduz karabana. Nazioarteko ekimen honetako antolatzaileek adierazi dutenez, beste erakunde batzuekin aliantzak eratzea da beren helburua; hain zuzen, Italiako Carovane Migrantiko kideek ere parte hartuko dute, besteak beste.