GUREAN GAUR

G7aren bilkuraren kontra mobilizatzera deitu du G7 Ez plataformak

G7 Ez Plataformak mendebaldeko zazpi potentzia nagusiek Miarritzen ospatuko duten bileraren kontra mobilizatzera deitu ditu herritarrak. G7a osatzen duten AEB, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japoniako ordezkariak Lapurdin bilduko dira abuztuaren 24tik 26ra. Plataformak potentzia horien interesak langile klasearen aurkakoak direla salatu du eta manifestazioak eta kontra-gailur bat antolatu dituzte Bilbon, Miarritzen eta Irunen datozen asteetarako.