GUREAN GAUR

Bilbaobizi bizikleten mailegurako zerbitzuak prekarietatea eragiten duela salatu dute langileek

Bilboko Udalak azpikontratatutako NextBike enpresarentzat egiten dute lan eta udaletxe aurrean bildu dira gaur lan baldintza "duinak" eskatzeko. Duela zortzi hilabete jarri zuten martxan bizikleta elektriko horiek eskuratzeko zerbitzua, eta langileek salatu dute enpresak ez dituela baliabideak moldatu etengabe igotzen ari den eskariaren arabera. Hasiera batean, aurreikusi zuten egunean bataz beste lau bidaia egingo zituztela, baina LABeko kideek adierazi dute 20 bidaiatik gora egiten dituztela. Horren aurrean, enpresaren erantzukizuna azpimarratu dute, baina baita hau kontratatu duen udalarena ere. Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresarekin duen akordioa jardueraren errealitatera egokitzea eskatu dute, langileen lan baldintzak eta segurtasuna akordio horri egokitu beharrean.