GUREAN GAUR

Josu Urrutikoetxea kontrol judizialpean aske utzi dute Parisen

Josu Urrutikoetxea kontrol judizialpean aske utzi dute. Hala ebaitzi dute Parisko Dei Auzitegian ETAko buruzagi ohiaren kontrako epaiketako saioan. Tribunalean, Louis Joinet frantziar jurista ezagunak proposatu du ugaoztarra bere etxean hartzea. EH Baik eta EH Bilduk pozez hartu dute erabakia eta Macronen exekutiboa “bide beretik jarraitzera gonbidatu” dute. Egoitz semearentzat, familiarentzat ez ezik, bere aitaren askatasuna “albiste ona da Euskal Herria, Frantziar Estatua eta Espainiar Estatuarentzat”.