GUREAN GAUR

Eusko Legebiltzarreko Ikerketa Batzordeak administrazioaren "kudeaketa traketsa" azpimarratu du eskola jangelen auzian

Eskola jangelen auzia aztertzeko Eusko Legebiltzarrean sortutako batzordea bildu da gaur. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletan zerbitzua eman izan duten katering enpresen auzia aztertu dute. 2003-2015 urteen artean Eusko Jaurlaritzak “kudekaeta traketsa” egin zuela jasotzen du batzordeak egin duen txostenak. 2016an, jada, agintaritzak frogatutzat jo zuen zortzi enpresek “merkatua banatu” zutela. Honen balorazioa egin du EH Bilduko Larraitz Ugartek, eta administrazioak "utzikeriaz" eta "prepotentziaz" jokatu duela adierazi du.