GUREAN GAUR

Torturaren biktimak aitortzeko neurri zehatzak eskatu ditu Egiari Zor fundazioak

Pozik agertu dira fundazioko kideak Legez Besteko Proposamena onartu duelako Legebiltzarrak. Izan ere, esan dute torturaren sufrimendua mapan kokatzea ahalbidetuko duela. Alabaina, Eusko Jaurlaritzari eskatu die gogoratzeko Nazio Batuen Erakundeak sustatzen duen biktimen babeserako eguna.
Era berean, 2017ko abenduan aurkeztutako Kriminologia Euskal Institutuak egindako ikerketa gogoratu dute. Han frogatu zuten tortura praktika sistematikoa zela: 4.113 pertsona torturatu dituzte EAEn. Txostenean, ordezkaritza politiko ugari interpelatzen dira eta hala egin dute elkartekoek ere.