GUREAN GAUR

Inbestidurarako bermerik egon ezean, negoziazioek eta bilerek jarraituko dute Nafarroako parlamentuan

Madrildik deklarazioak egin dituzte lehenbiziko aldiz Nafarroako gobernagarritasunaren eta PSNk eta EH Bilduk mantendu beharreko harremanaz. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Estatuko presidente ohia hitz egitearen alde agertu da negoziazioa alboratuta betiere. Nafarroari buruz zehatz mintzatu ez bada ere, horretaz galdegin zaionean egin du gogoeta Zapaterok.