GUREAN GAUR

Kazetaritza feministari buruzko lehen kongresuak gremioaren erronkak aztertuko ditu

Genero ikuspegia duen kazetaritza egitearen garrantzia azaltzea zaila dela nabarmendu dute Pikara Magazineko kideek. Hamaika dekalogo edo gomendio daude indarkeria matxistari buruz, baina horrek ez du trataera informatiboaren kalitatea bermatzen, hedabideko kideen esanetan. Nabarmendu dute kazetaritza feminista egitea ez dela soilik gaiak zehaztea, "erredakzioko jarrerak, botere banaketak eta eguneroko erronkak perspektiba feministatik lantzea baizik".