GUREAN GAUR

Babcock Willcox enpresaren aztarnen berrinterpretazio artistikoa egin du Alberto Salcedok

Alberto Salcedo artistaren eskulturak biltzen ditu 'Azken alabak' erakusketak. Ikerketa sakonaren ondoren, Babcock Willcox ezkerraldeko enpresaren aztarnetatik moldeak atera eta eskultura multzoa egin du artistak. Bilboko Euskal Museoan egongo dira obrak ikusgai urtarrilaren 3ra arte.