Picassentenko kartzelan jaio zen Xua, bere bi gurasoak bertan daudelako preso. Orain, datorren urtarrilaren 19an beteko ditu 3 urte, eta Espainiako legediak agintzen duen moduan, kartzela utzi beharko du haurrak. Hortaz, bere gurasoengandik urrundua izango da.