Sarek "itxaropena" agertu du Espainiako Gobernu berriak euskal presoen egoera aldatuko duelakoan
GUREAN GAUR|2020/01/09

Urtero euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestazioak Giza Eskubideen errespetuan eta akordioetan oinarrituko den jendarte bat eraikitzeko aldarria izango du. Gaineratu dut gobernu berriaren osaketarekin baikor dagoela. Izan ere, azaldu du gobernu berri hau osatzen duten bi alderdi nagusien euskal ordezkariek behin eta berriz erakutsi dutela espetxe politika aldatzeko borondatea. Sare Herritarrak nabarmendu nahi izan du elkarbizitzaren eta bakearen alde zein espetxe politika aldatzearen aldeko indarraren batuketaren aurrean dagoela Euskal Herria.

 
Loading player...