GUREAN GAUR

Euskal presoak Euskal Herriko eta inguruko espetxeetara ekartzeko eskatuko dio Jaurlaritzak Sanchezi

Espainiako Estatuko kartzeletan dituzten euskal presoak Euskal Herrira edo ingurura ekartzeko proposatuko dio Eusko Jaurlaritzak Pedro Sanchezen gobernuari. Hala iragarri du gaur Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkari nagusiak.