GUREAN GAUR

Hamaika urteko kartzela zigorra eskatzen du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Traperorentzat

Hasi da Espainiako Auzitegi Gorenean Kataluniako Mossoek 2017ko urriaren 1eko erreferendumean izan zuten jokabidea zigortzeko epaiketa. Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohia, Pere Soler Mossoen zuzendari ohia eta Cesar Puig Kataluniako Barne Ministerioko idazkari nagusi ohia dira akusatuak.