GUREAN GAUR

Kataluniako presidenteak bozak deituko ditu aurrekontuak onartu ondoren

Quim Torra Kataluniako presidenteak, Generalitatean eginiko adierazpenean iragarri duenez, Kataluniako Gobernuak hauteskundeak deituko ditu Parlamentuan 2020ko aurrekontuak onartu ostean. Beren legealdiak jada ibilbide politikorik ez duela eta bukaerara iritsi dela adierazi du gobernuko kideei abisatu gabe deitutako adierazpen instituzionalean.