GUREAN GAUR

Aske utzi dituzte urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira Iruñean atxilotutako hiru pertsonak

LAB sindikatuko kideek 8:30ak aldera zabaldu dute berria. Lehen informazioen arabera hiru izan dira poliziak Donibane auzoan atxilotutako kideak. Greba egunean apustu etxe baten aurrean piketea egiteagatik salatu dituzte; hain zuzen, apustu etxeko arduradunak salaketa jarri du greba egunean piketeak lokaleko atea itxi ziolako.