GUREAN GAUR

Rosa Martinezek Ahal Duguren zirkuluen %83aren babesa jaso du primarioetan

Ahal Dugu-n abian da Jaurlaritzarako lehendakarigaia aukeratzeko prozesua. Lehia horretan ari dira Rosa Martinez eta Miren Gorrotxategi. Aurrenekoak Lander Martinez Ahal Duguko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari nagusiaren babesa dauka, eta, bigarrenak, Madrilgo zuzendaritzarena. Testuinguru horretan, Rosa Martinez buru duen Guztion Aukera hautagaitzak, jakinarazi du Ahal Duguren zirkuluen %83ren babesa eskuratu duela primarioen prozesuan. Gorrotxategik esan du beharrezkoak diren abalak halako hiru eskuratu dituela.