GUREAN GAUR

Gueñesko Glefaran enpresaren jarduera “berehala etetea” aholkatu du CSICen txosten batek

Era berean, azalean utzi ditu enpresak eta Jaurlaritzak ingurumen baimenarekin eginiko arau hausteak. Biomasa erretzean isurtzen diren gai toxikoek ingurumenean zein osasunean dituzten inpaktuak aztertu ditu CSICek. Zalla eta Gueñes herrietatik oso hurbil dago biomasa planta, eta azkeneko datuen arabera, emisioak kaltegarriak dira pertsonen osasunerako eta ingurumenerako.