GUREAN GAUR

Dispertsioarekin bukatu eta presoen eskubideak errespetatzeko exijitu du gehiengo sindikalak

Hileko hirugarren ostiralean, ohi bezala, presoen afera konpontzeko eskatu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean, Bilbon. “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean, euskal presoen eskubideen defentsan hamarnaka lagun batu dira elkarretaratzean.