GUREAN GAUR

Mikel Otero: "Zaldibarko auzian, ardura politikoak eskatzeko unea iristen ari da"

Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Mikel Otero Hamaika Telebistan egon da. Zaldibarko luizi eta tragediatik bi aste igaro direnean, Oteroren esanetan “krisi honen kudeaketa oso txarra izan da” eta ingurumenari dagokionean hondamendi handi baten inguruan ari garela nabarmendu du.

Horiek horrela, Urkulluk eta Arriolak emandako azalpenen aurrean, “ardura politikoak eskatzeko unea iristen ari dela” azaldu du. Azkenik, hauteskundeen atarian, EH Bilduk Araban emaitza onak errepikatzea espero du Oterok.