GUREAN GAUR

Emakume bat eta bere bi seme-alabak etxegabetu dituzte Barakaldon

41 urteko indarkeria matxistaren biktima den emakume bat eta bere adin gabeko bi seme-alabak etxetik bota dituztela salatu dute Argitan Emakumearen Aholku Zentroa eta Berri-Otxoak gizarte-bazterketaren aurkako plataformak. "Premiazko" irtenbide bat eman behar zaiela aldarrikatu dute herritarrek. Gaineratu dute Eusko Jaurlaritza izan dela salaketa jarri duena.