GUREAN GAUR

Euskaltelek Euskadi Fundazioa babestuko du 2023ra arte

Euskadi fundazioak eta Euskaltelek behinola zeukaten hitzarmena sinatu dute berriro. Bilboko Meliá hotelean egindako prentsaurrekoan hitzarmenaren nondik norakoak azaldu dituzte. Izena Euskaltel Euskadi izango da berriro, 2013an hitzarmena eten zuteneko izen bera. Hiru urterako kontratua sinatu dute, 2023ra arte alegia. Orbea, Etxeondo eta Laboral Kutxaren basbesaz gain, Euskaltelena ere izango du, beraz. Azpimarratu dute "ilusioz" helduko diotela etapa berriari.