GUREAN GAUR

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek greba egingo dute urriaren 6an

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek greba egingo dute urriaren 6an. Hala iragarri dute gaur ELA eta LAB sindikatuek. Pandemia garaian, ohikoa izan da familia askorentzat zaharren egoitzetan zituzten senitartekoak ikusi nahi eta ezina. Bisitak eta ateraldiak mugatuak izan dira hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azkenik, Jaurlaritzak atzo onartu zuen zahar etxeetarako protokolo berria, ekainaz geroztik indarrean egon dena berrikusita.