GUREAN GAUR

Kutsatutakoen %10-20k bakarrik izan dezakete transmisioaren %80tik 90era bitarteko erantzukizuna

Covid-19ak ez du berdin jokatu biztanleria-dentsitate, klima eta adin-talde ezberdinak dituzten lekuetan, ezta herrialde berean ere, eremu batzuek eragin edo hilkortasun handiagoa izan baitute, eta beste batzuek, berriz, eragin txikiagoa. The Atlantic-en argitaratutako artikulu batean Zeynep Tufeckik hausnartu du koronabirusak zergatik jokatzen duen horrela.