GUREAN GAUR

Mikel Serrano: "Jaurlaritza ez da Zumarragarekin harremanetan jarri"

Mikel Serrano Zumarragako alkastea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Covid19 gaitzaren ondorioz herriak bizi duen egoera zaila azaldu du, eta nabarmendu du Jaurlaritza ez dela Zumarragarrekin harremanetan jarri, eta berak eskatu behar izan diola bilera Jaurlaritzari.

Serranok nabarmendu du asteburuaren ondoren 600 kasutik gora atzeman dituztela 100.000 biztanleko, baina Zumarragako kasuan, Jaurlaritzak ez zituela baheketa masiboak egokitzat jotzen: "Nik neuk galdetu nion Osakidetzako zuzendariari zein parametro beharko lituzkeen Zumarragak horretarako". Edonola ere, herritarrek jarrera goraipatu du, eta nabarmendu du orohar herritarrak erantzukizunez jokatzen ari direla. 

Zumarragako alkateak "ezinbestekotzat" jo ditu Europako funtsak jarduera ekonomikoa suspertu eta lanpostuak sor ditzaten: "Udalek obra publikoa bultzatu behar dute, horrek lanpostuak sortzen dituelako".

Elkarrizketa www.hamaika.eus webgunean ikus dezakezue osorik.