GUREAN GAUR

Trapero mossoen buru izandakoa absolbitu du Auzitegi Nazionalak

Josep Lluis Trapero Eskuadra Mossoen buru ohia absolbitu egin du Audientzia Nazional espainiarrak. 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren testuinguruan mossoek izandako jarreragatik epaitu dute, orduko Governeko presidentarekin eta kontseilariekin egin zuten moduan. Haien kasuan ez bezala, Trapero absolbitu egin du Audientza Nazionalak.