GUREAN GAUR

Izan Bidea eta Argi dugu mobilizazioen zuzeneko jarraipena Hamaika Telebistan

"Espetxe politikarekin amaitzeko" eta "bizikidetzan eta konponbidean aurrera egiteko" ezinbestekoa jo dute gizarte-aktibazioa. Horregatik, biharko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute sareko kideek. Osasun agintarien argibide guztiak kontuan hartuko direla azpimarratu nahi izan dute.