GUREAN GAUR

Deiene Lasuen: "Eremu gorrietan eskola kirolik ez egotea logikoa da"

Bilboko Mediku Zientzen Akademiak eskola-kirola baimentzeari buruz duen iritzia galdetu diogu Deiene Lasuen medikuari. Bere ustez, neurri guztiak hartzen baldin badira, eskola-kirola egiteko arazorik ez dago. "Umeentzako kirola egitea oso garrantzitsua da, euren garapen fisiko eta emozionalarentzako oinarrizkoa da", azaldu du Lasuenek. Lasuenek adierazi du egoera epidemiologikoa kontuan hartu behar dela kutsatzeak ekiditeko, eta horregatik eskatzen zutela egoera apaldu arte itxarotea. Era berean, adierazi du "logikoa" dela eremu gorrian dauden udalerreitan eskola kirolarik ez egitea.