GUREAN GAUR

Gorka Garcia: "Nahiko genuke eskola kirola hezkuntza bezain garrantzitsua izatea"

Bultza Kirola Euskadiko kidea da Gorka Garcia, Jaurlaritzak eskola kirolari buruz hartutako neurriekin pozik agertu da, "hori zen eskatzen genuena". Azarotik zegoen eskola-kirola etenda, neurriak hartzeko "arazorik ez dagoela egongo" ziurtatu du. Hala ere, eremu gorrietan dauden udalerrietan ez da baimenduko, eta horrekin adoz ez daudela adierazi du Garciak, "kirola osasuntsua, funtsezkoa eta ezinbestekoa da".