GUREAN GAUR

Irati Azkue: "Greziako kanpalekuetan jarraituko dugu lanean, janari lehorra banatzen"

Zaporeak proiektuak Greziako Lesbos irletako errefuxiatu kanpalekuetan lan egiten du, batez ere, bertan dauden errefuxiatueijanaria bermatuz. Irati Azkuek bertan egiten duten lana azaldu du, baita errefuxiatuen egoera ere. Izan ere, pandemiaren eta urte amaieran kanpalekuan izandako sutearen ondorioz, errefuxiatuen egoera are zailagoa da. Moriako kanpalekua kixkalita, Karatepe izeneko militarren tiro eremu batera lekualdatu dituzte errefuxiatuak. Egoera oso latza dela azpimarratu du Zaporeak elkarteko kideak: "Izoztuta, hotzez, bustita eta gosez, gotortuta daude pandemiaren ondorioz, eta oinarrizko beharrizanak asetu gabe".