GUREAN GAUR

Ana Mezo: "Toledoko Ituna ez dugu ezertarako behar"

Ana Mezo Oneka emakume pentsionisten elkarteko kideetako bat elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pentsiodunek mobilizazioa deitu dute larunbaterako, eta hainbat aldarrikapen dituzte mahai gainean: gutxieneko pentsioak, murrizketei aurre egitea eta aberastasuna era ekitatiboan banatzea. Mezoren iritziz, Toledoko Itunak lan erreforma horietatik etorri diren murrizketen gaineran eraiki du dena: "Ez dugu ezertako behar", salatu du.