GUREAN GAUR

"Irudi oso gogorrak ikusi ditugu"

Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko 2.000 hektarea baino gehiago erre dira asteburuko sutean. Astelehen honetan, Lesaka eta Beran izan gara, eta hainbat protagonistekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Hain zuzen, Berako Patxi Lazkanotegi abeltzainarekin izan dira Iosu Ganuza eta Xabi Belzunegi lankideak, eta, lehenengo eta behin, suhiltzaileen lana eskertu du. Bestalde, nabarmendu du mendiak oso zikin daudela, mendien erabilera aldatu dela, eta ez duela "harritu" hau gertatzeak. Irudi oso gogorrak ikusi dituztela nabarmendu du: "Animalia batzuk hil egin dira, eta beste batzuk zauri larriak dituzte; ez dakit aterako diren".

Protagonista gehiagoren hitzak entzuteko aukera izango da bihar, 21:30etik aurrera, Iosu Ganuzak eta Xabi Belzunegik gidatutako Nafarroa Gaur saioan.