GAKOAK

Beñat Zaldua: “Ostalaritzaren irekiera orain defendatzeak ez du ez hanka ez buru”

Pandemiak eragindako krisialdi ekonomikoari aurre egiteko Nazioarteko Diru Funtsak eta Joe Biden AEBetako presidenteak egindako proposamenei buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari Beñat Zaldua kazetariarekin. Erakunde horiek sozietateen gaineko zergan igoerak proposatu izana azpimarragarria iruditzen zaiola azaldu digu.

Horrez gain, Nafarroako ostalariek murrizketen aurka aurkeztutako helegiteari buruz ere hitz egin dugu.