GUREAN GAUR

Enplegu duinaren aldeko aldarriek Bilboko kaleak hartu dituzte

Ehunka langilek Bilboko kaleak hartu dituzte enplegu duinaren alde. Tubacex, Petronor, Novaltia, Bilboko Argiak eta PCB-ITP enpresetako beharginek indarrak batu dituzte prekarietatea eta kaleratzeak salatzeko. Izan ere, indarrean dauden lan-politikek langileen eskubideak urratzen dituztela ohartarazi dute.