GUREAN GAUR

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko Auzozaintza programa abiatu dute Hernanin

Bakardadea egun gizartean dugun arrakaletako bat da. Hernanin Auzozaintza programa jarri dute martxan, hautatu gabeko bakardade egoera horretan dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko. Adineko pertsona horiei beren bizitza auzoan edo komunitatean garatzen lagunduko zaie konpainia zerbitzu honen bidez.