GUREAN GAUR

Sanchezek pentsioak igo ditu, baina pentsiodunen eskaritik urrun

Espainiako Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du 2022rako pentsioen igoera, %2,5 igo ditu zehazki. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak asteburuan iragarri zuen igoera, eta Madrilgo Gobernuak 6.500 milioi euro bideratuko ditu eguneratzeko. Sanchezek nabarmendu zuenez, gainera, azken hamarkadan egon den pentsioen igoera handiena da.

Sanchezek jakitera eman du ere gutxieneko pentsioak igoko dituztela, %3. Baina Jon Fano Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak ohartarazi du 710 euroan geldituko direla pentsioak, batez beste. Hots, mugimenduaren eskari nagusitik oso urrun.