GUREAN GAUR

Sormenek euskal kultura jarri du lehen lerroan

Galdakaoko Sormene jaialdia ospatu da maiatzaren 12tik 15era bitartean. Galdakaon ospatu bada ere, bertatik Euskal Herri osoarentzat zuzenduta dago. Antzerkia, bertsolaritza, literatura, kultura-sorkuntzen azoka zein kontzertuek osatu dute egitaraua. Lorea Argarate, Ines Osinaga eta Olatz Salvador sortzaileen 'Mauriziak ez dau inor hil!' lanak doinu tradizionalak eta elektronikoak uztartu ditu. Hurrengo zita hilaren 27an izango dute!