GUREAN GAUR

Epaiketaren bezperan bilduko dira Alconzako langile-batzordea eta enpresako ordezkariak

Maiatzaren 17an ziren biltzekoak Alconzako langile-batzordea, enpresako ordezkariak eta Lan Ikuskaritza. Hala ere, batzarra bertan behera utzi dute, CCOOk ezin zuelako. Bada, maiatzaren 23an izango dute goizean, epaiketaren bezperan alegia. Izan ere, maiatzaren 24an izango da Alconzako 25 kaleratuen epaiketa Bilboko auzitegian.