GUREAN GAUR

Euskalgintzaren Kontseilua: "Beharrezkoa da hizkuntza gutxituei kuota batzuk ezartzea"

Ikus-entzunezkoen Legeak jaso beharreko ardatz nagusiak proposatu dituzte hainbat eragilek. Besteak beste, nabarmendu dute hizkuntza gutxitu bakoitzak kuota jakin bat izan beharko duela eta ezinbestekoa dela legeak neurri zehatzak jasotzea.

Euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko eragileek bat egiten dute Legeak euskararen gutxieneko presentzia berariaz arautzeko beharraz.

Ostegunean Espainiako Kongresuak Ikus Entzunezkoen Legearen eztabaidari ekingo dio. Bertan eztabaidatuko dira lege proposamen horrek izan dituen ekarpen eta zuzenketa guztiak.

Zenbait eragilek, Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera, Legeak bere egin behar dituen ardatz nagusiak proposatu dituzte. Agerraldian izan dira Alex Aginagalde Patailak Euskarazeko bozeramailea, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, Iban Arantzabal Tokikomeko presidentea, eta Igor Astibia Hekimen elkarteko zuzendari eta koordinatzailea.