GUREAN GAUR

Pello Igeregi (ELA): "Grebak ezinbestekoak dira lan baldintzak hobetzeko"

ELA Sindikatuko Pello Igeregi izan dugu Hamaika Telebistan.

Hainbat enpresek hitzarmen kolektiboak berritzeko hautua hartu dute, baina gehienak blokeatuta daudela salatu du ELAk. Horiek desblokeatzeko modua greba dela adierazi du Pellok, "inuzentea litzateke pentsatzea patronalak lan baldintzak hobetuko dituela borondate hutsagatik, horregatik dira grebak ezinbestekoak". Greba kopurua hazi egin da, eta hemendik gutxira lorpen gehiago aurkeztea espero dutela azaldu du Pellok.

Berebat, patronalaren aldetik baldintzak hobetzeko borondate gutxi ikusten dutela azaldu du, "aberastasuna pilatzen ari da eta patronalak ez du aberastasunik banatu nahi" azpimarratu du.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.