GUREAN GAUR

'Kolpez Kolpe'k 100 saio!

Pronostiko guztiei aurre eginda 100. saiora heldu da 'Kolpez Kolpe'. Abentura, barre, ikasketa... hainbat altxor bereganatuta pasa dira 100 saioak. Eta nola ez, ospatu beharra dago! Horretarako ederra antolatu dute 'Kolpez Kolpe'ko lagunek. Mami Mendi pitonisak ere etorkizuna irakurri omen die antza...'Kolpez Kolpe'k beste ehun baietz!

Eskerrik asko ikusle guztioi! Gogoratu atal guztiak nahieran dituzuela ikusgai. Gozatu!