GUREAN GAUR

Igor Arroyo (LAB): "Gehienon mesedetan birbanaketa politikak martxan jarri beharko lirateke"

Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari nagusi ondokoa elkarrizketatu dugu.

 

Gizarteak arlo ekonomiko eta sozialean bizitzen ari den krisiaren aurrean bi aukera daudela nabarmendu du Igorrek. Alde batetik, gutxi batzuen etekinak areagotzearren desjabetze eta prekarietate politikak ezartzea; eta bestetik, birbanaketa politikak martxan jartzea. Honekin batera, banaketa hirukoitza aplikatzea, alegia, zaintza, enplegua eta ondasuna denon artean banatzea.

Horretarako, beharrezkoa ikusten dute Euskal Herrian mobilizazio ziklo bat hastearen beharra.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.