GUREAN GAUR

Urko Herrera, (Alconzako langile-batzordea): "Sententzia uztailean aterako dela uste dugu"

Bilboko Justizia Jauregiko atarian protesta egin dute Alconzako grebalariek. Greba mugagabean, 121 egun egon eta gero, ekainaren 28an izan dute 25 kaleratzeen kontrako epaiketa. Irizar Taldeko zuzendaritzak erregulazio-espedientea ezarri zuen, eta hori dela, Berangoko fabrikako 25 behargin kaleratu zituen.

Alconzako langile-batzordeko (LAB) kide den Urko Herrerak Hamaika Telebistari azaldu dionez, badirudi fiskala euren alde dutela eta ziurrenenik uztailean jasoko dute epaia grebalariek.