GUREAN GAUR

Macronen gobernuaren murrizketak eta pentsioen erreforma salatzeko mobilizazioak egin dituzte

CGT, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek deituta, greba eguna izan dute Ipar Euskal Herrian. Baionan izan da hitzordu nagusia, tren geltokian. Mobilizazioa goizeko 10.30ean abiatu da tren geltokitik.

Sindikatuek Emmanuel Macronen gobernuaren murrizketak eta erretreten erreforma salatzearekin batera, lan sarien igoera, zerbitzu publikoaren azkartzea eta lan denboraren zein erretreta adinaren apaltzea aldarrikatu dituzte.