GUREAN GAUR

Azaroak 25, 'Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista!'

‘Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!’ lelopean kalera ateratzeko deia luzatu du EHko Mugimendu Feministak. Emakumeen gaineko indarkeria salatzeko egunean autodefentsa feminista aldarrikatuko dute.

Hala, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 19:00etan hasiko dira manifestazioak, Jesusen Bihotzetik, Bulebarretik eta San Anton plazatik, hurrenez hurren; Iruñean, 20:00etan aterako da Gaztelu plazatik. Baionan, aldiz, larunbatean egingo dute protesta, 19:00etan, herriko etxeko plazatik.