GUREAN GAUR

Igandean Beltran eta Sololuze langileak oroituko dituzte Eitzagan

Zaldibarko zabortegia amildu zenetik hiru urte betetzear dira.2020ko otsailaren 6an milaka tona lur eta zabor amildu ziren Verter Recycling enpresak kudeatzen zuen zabortegik behera. Luiziak arrastaka eraman zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Gertatutakoa ahanzturan ez erortzeko Zaldibar Argitu plataformak ekitaldi bat antolatu du otsailaren 5ean. Beltran eta Sololuze oroitu, zabortegian gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak exijitu eta erantzukizun guztiak argitzeko eskatuko dute.