GUREAN GAUR

Beraien aldarriak entzutea nahi dute Bizkaiko zahar egoitzetako grebalariek

Bizkaiko zahar egoitzetako langileak greban egongo dira otsailaren 1etik 8ra arte, ELAk deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramatze soldatak eta lan baldintzak izoztuta, eta hori salatzeko kalera atera dira. Dagoeneko hogei bat greba egun egin dituzte, ELAk deituta. Baina patronalaren erantzunik ez dutela jaso ohartarazi dute. Horrez gain, zahar etxeetako prezioak igotzean gezurretan aritzea leporatu diete enpresei.