GUREAN GAUR

Bizkaiko metalgintzako gehiengo sindikala eta FVEM Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren alde

CCOOk, LABek eta UGTk batzarrak egin dituzte beren ordezkari eta militantziarekin, erakunde bakoitzak bitartekaritza-proposamenari buruz duen jarrera adosteko. Guztietan berretsi da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailak aurkeztutako proposamena.

Akordioa urtebete baino gehiagoko lan-gatazkaren ondoren iritsi da. 2022an hamaika greba-egun izan ziren. Astelehen honetako bileran negoziazioak norabide garrantzitsua hartu zuen. Eusko Jaurlaritzak zenbait aldaketa egin zituen planteamenduan, batez ere norberaren aukerako orduei eta lizentziei dagokienez, eta CCOOk, UGTk eta LABek begi onez ikusi zituzten.

Hiru sindikatu nagusiek adierazi zuten ez zutela “eskubideetan atzerapauso bakar bat ere” ikusten Bizkaiko metalgintzako langileentzat, eta proposamen hori sindikatu bakoitzeko batzarretara eramatea erabaki zuten.

ELAk aldiz, ez du hobekuntzarik ikusten Eusko Jaurlaritzak egindako proposamenean.