GUREAN GAUR

Zaintza sistemen erregimen kapitalista eraldatzeko mobilizatuko da mugimemendu feminista

Zaintza sistemen erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzeko mobilizatuko da Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Mugimenduak indarrak batu nahi ditu zaintzaren sektorean baldintzak hobetzeko borrokan ari direnekin eta zerbitzu publikoen kalitatea defendatzen duten kolektiboekin. Izan ere, mugimendu feministak gogoratu du etxean, lantokian eta harremanetan langile klaseko emakumeek sostengatzen dutela oraindik ere zaintza. Egoera horrela, mugimendu feminista berriro aktibatu egin dela iragarri dute. Euskal Herriko txoko guztietara iritsi nahi dute, dei egin diete Euskal Herriko kide feminista guztiei herri eta auzoetan batzar feministak aktiba ditzaten.