GUREAN GAUR

Bilboko portutik Ukrainako gerrara Madrilgo Gobernuak tankeak bidali izana salatu dute

Astelehenean bidaltzekoak ziren 20 tanke blindatu, militarrak garraiotzeko erabiltzen dira eta 13 lagun sar daitezke. Baina arazo logistiko batengatik, M-113 ibilgailuen bidalketa astearterako atzeratu du Margarita Roblesen ministerioak. Ordea, ez da egiten duten lehen bidalketa. Azkena irailean egin zuten, eta udaberrian leopard motako beste bi tanke bidaliko dituzte. ‘Gerrari ez’ plataformak salatu du Espainiako Gobernua Ukrainiako gerra elikatzen ari dela. Hainbat eragile sozial eta sindikalek Madrilgo Gobernuari exigitu diote ahalegin egin ditzala berehalako su-etena lortzeko. Era berean, Errusiaren erasoa eta NATOren politika espantsionista gaitzetsi dute.