Zumaiako Balenciaga ontziolaren salerosketa sinatu dute Saudi Arabiako Abu Dhabi Ports inbertsio taldearekin, 11,2 milioi euroren truke. Hilabete luzeko negoziazioen ostean iritsi da akordioa; hala ere, bertako langileek kontra proposamen bat aurkeztu diote funts arabiarrari. Azaldu dutenez, beharginen 59 lanpostuak bermatuta egon arren, salerosketak lan baldintzak okertuko lituzke.